Santo Domingo de la Calzadara irteera, martxoaren 23an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 7a, 01:00

Aiztondoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Santo Domingo de la Calzadara irteera antolatu du martxoaren 23an, 60 urtetik gorako herritarrentzat. Goizez Santo Domingo de la Calzadako eliza ezagutu ondoren, Labastidan bazkaldu eta Harora joango dira arratsalde-pasa:

-Izena emateko epea: Martxoak 16, osteguna. Aiztondoko bulegoan. 943 693930.

-Prezioa: 27 euro.

-Irteera ordua: Larraul 07:30etan, Alkiza 07:45etan, Zizurkil: 08:00etan, Aduna: 08:15etan.

-Ordaintzeko egunak: Larraul (martxoak 15, goizez liburutegian), Alkiza (martxoak 16, arratsaldez liburutegian), Aduna (martxoak 14, arratsaldez liburutegian).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!