Independentistak sarearen ekitaldia, larunbatean Berdura plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 7a, 01:00

Independentistak sareak, martxoaren 11n, larunbat honetan, Villabonako Berdura plazan eskualde mailako ekitaldia antolatu du 12:30etatik aurrera. Martxoaren 19an Tolosaldeko Giltzarria ekimenak deitu duen galdeketan euskal estatuaren aldeko bozka ematea defendatzen dute:

Villabonako ekitaldian, "euskal estatua nahi dugula aldarrikatzeko eta euskal estatu bat eraiki nahi izateko hamaika arrazoi ditugula" azaldu nahi dute.

Besteak beste, Ander Goikoetxea eta Beñat Iguaran bertsolari billbonatarrak, Bihozkada musika taldeko Iñaki Lizaso, Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko bozeramailea, Sagardo kupela eta pintxoak izango dira jaialdian. 

Independentistak saretik ekitaldi honetara gerturatzeko deialdia luzatu diete Tolosaldeko independentista guztiei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!