Bazkaria eta bidaia, Elizpe jubilatu elkarteko kideen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 7a, 01:00

Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak bazkaria antolatu du Oianume sagardotegian, martxoaren 26rako. Bestalde, 10 eguneko bidaia ere bai, Galiziara:

Bazkariaren prezioa 28 eurokoa da, eta bazkideek 25 euro ordainduko dute, gainerakoa Elizpe jubilatu elkarteak ordainduko baitu. Izena eman nahi dutenek Elizpe jubilatu elkartean izango dute horretarako aukera.

Horrez gain, Elizpe elkarteak gogorarazten die 10 eguneko bidaia antolatua duela Galiziara, eta oraindik tokia badagoela bidaia horretan izena emateko. Informazio gehiago nahi dutenek elkartean bertan galdetu ahal izango diote Pilar arduradunari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!