Andoaingo Txirrindulari Eskolako kideek denboraldiko lehen pedalkadak herrian bertan eman zituzten, antolatzaileek urtero Kaleberrian egokitzen duten ibilbide itxiari hainbat itzuli eginez. Euria gogotik bota zuenez, errepidea irristakor zegoen eta hori dela eta bihurguneetan ia-ia geratu egin behar izaten zuten.
Andoaingo lasterketa
Martxoak 4, larunbata
Alebinak mutilak:
1. Igoin Pikabea (Andoaingo)
2. Xanet Mendizabal (Ampo)
3. Urko Vidal (Limousin)
Alebinak neskak:
1. Arene Perez (Ampo)
2. Irene Dravasa (Limousin)
Infantil mutilak:
1. Dani Fursenko (Andoaingo)
2. Markel Galparsoro (Ampo)
3. Aratz Guridi (Ampo)
Infantil neskak:
1. Laiene Pikabea (Andoaingo)
2. Amaia Astarloa (Limousin)