'Martxoak 8, 8 emakume' ekitaldiko aurtengo omenduak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 4a, 01:00

Banaka edo taldeka erakutsi duten ekimenagatik, hauexek dira aurtengo omenduak: Bea Amondarain, Miren Etxezarreta, Maite Belamendia, Angela Velo, Leizaran eskubaloi taldeko Eva, Toñy eta Haize, Kontxi de la Fuente, Deiadar elkarteko Ainhoa, Myriam eta Txitxu eta Batukada feminista.

[Argazkiak] [Bideoa]

Gaurko ekitaldia elkar ezagutzeko baliatu dute, datorren martxoaren 11n kalez kale egingo duten kalejiran benetako protagonista bilakatuko baitira. Ana Carrere alkateak eta Esti Mujika Berdintasun zinegotziak aurkeztu dute ekitaldia, eta 8 omenduen aurkezpena eta solasaldia Jone Larrañagak bideratu du. Bereziki hunkigarria izan da Miren Etxezarretaren lekukotza. Ezintasun fisikoak eraginda gurpildun aulkia behar beharrezkoa badu ere, bere baikortasunak eta alaitasunak ikusleak hunkitu ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!