Aiztondoko klasikoa, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 3a, 01:00

Adunan hasi eta Amasa-Villabonan amaituko da Aiztondoko Klasika. Goizeko 10:00etan ekingo diote lanari txirrindulariek eta sei itzuli egingo dituzte eskualdean barrena. 13:20 ingururako aurreikusi dute lasterketaren amaiera, Amasa-Villabonan. Lasterketak irauten duen bitartean, aldaketak izango dira trafikoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!