Martxoaren 8ko ospakizunak, Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 3a, 01:00

Martxoaren 7an ekingo diote egitarauari, tailer baten bitartez. "Harremanak eta maitasun erromantikoa" izenburupean, maitasun osasuntsuaren inguruan arituko dira Kultur aretoan, 18:00etan hasita. Martxoaren 9an, Loreak filma ikusi, eta solasaldia egiteko aukera izango dute 18:30etan Kultur aretora hurbiltzen direnek. Martxoaren 11n, larunbatarekin, afaria egingo dute Aburuza sagardotegian. Udaletxean eskuratu ahal izango dira afarirako txartelak, martxoaren 6a arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!