Xiberuko dantzak ikasteko aukera bikaina izango da Asteasun, martxoaren 6an eta Adunan martxoaren 13an. Johañe Etxebest dantzaria izango da saioetako gidari, eta maskaradetako dantzak erakutsiko ditu. Maiatzaren 7an Aiztondon jokatuko den maskaradan dantza eginez parte hartzeko, dantzak ikasteko aukera eskainiko du asteleheneko saioak. Arratsaldeko 19:00etan izango dira bi saioak, martxoaren 6an Asteasuko kultur etxean, eta martxoaren 13an Adunako Elordi plazako aretoan.