‘Oporrak bakean’ kanpaina Andoainen eta Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 3a, 01:00

Apirilaren 1a bitartean, udan haur saharar bat etxean hartzeko aukera dago ‘Oporrak bakean’ kanpainaren bitartez. 

Kanpaina Saharako haurra basamortuko berotik aldentzeko, urteroko mediku azterketa igarotzeko, beharrezko botika eta elikagaiak eskura izateko eta bestelako jarduerez gozatzeko helburuarekin egiten da. Aurtengo helburua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ehun harrera familia berri lortzea da.

ANDOAIN
Anbrosia Olabide eraikinean, Gizarte Zerbitzuen lansailean haurren harrerari buruzko informazioa eskaintzen dute. Egun hauetan aurtengo deialdia lantzen ari dira, kanpaina gizarteratzen hasteko.

URNIETA
Interesa duten familiek apirilaren 1era arte dute Bertan bulegoetan edo Gizarte Zerbitzuetan eskaera egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!