En tránsito dokumentala, bihar Gurea zineman ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 3a, 01:00

Bihar ostirala, martxoak 3, 'En tránsito' dokumentala eskainiko da 18:00etatik aurrera Gurea zineman. Udaleko Gizarte Zerbitzuek Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekimena da. Bizimoduari aurre egiteko Europara bakarrik etorritako milaka ama latinoamarikarren errealitatea islatzen du dokumentalak, edota erabaki horrek euren seme-alabekin sortzen duen distantzia. Muga-mugako egoera gordinak. Sari asko eskuratutako dokumentala da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!