"Joxinixio, Pizkunde zapuztua" liburuaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 2a, 01:00

Asteazken iluntzean Xabier Lasak idatzitako liburuaren aurkezpen ekitaldia egin zuen Larramendi Bazkunak, Foru Aldundiaren eta Udalaren lankidetzarekin argitaratu dena.

[Argazkiak]

Ekitaldia Arantza Aguado euskara teknikariak aurkeztu zuen eta Xabier Lasa liburuaren egilearekin batera Bazkuneko Aitor Amutxastegik, Udaleko Rodriguezek eta Aldundiko Vaquerok parte hartu zuten. Azalpenik luzeena, nola ez, egilearena izan zen. Roke Ansa herrikidea gogoan hartzearekin batera, Joxinixio Etxeberria gudaria hizpide izan zuen. Eta eurekin batera, 1936ko bertsolari eta euskalgintza munduko hainbat herrikide gehiago.

Ekitaldia txalo artean amaitu zen.

Liburua 25 eurotan salgai dago Aiurrin eta Andoaingo liburudendetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!