Kimu berriak landatu dituzte plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 2a, 01:00

San Juan plazan eta Erretoretxean zuhaitz berriak landatu dituzte gaur, Zuhaitzaren egunean. Udal teknikariekin batera, herriko bi ikastetxeetako 5. mailako ikasleek ekimenean parte hartu dute. Zuhaitz berrietan ingurugiroaren aldeko mezuak eskegita utzi dituzte.

Plaza inguruan zeuden 26 zuhaitz kendu dituzte, egoera txarrean zeudelako. Horien ordez Parrotia persica moetako zuhaitzak landatu dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!