BatZuk dokumentalaren estreinaldia Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mar. 2a, 01:00

Emanaldia datorren martxoaren 7an izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita Donostiako Koldo Mitxelenan.

Sinposia:

Hizkuntza, Kultura, Mundu BatZUK. Euskal Herrian, hainbat modu daude euskara eta hizkuntzak bizitzeko, pertsona bakoitzeko bat, BatZUK: zenbait elkarren oso antzekoak, beste zenbait ia antagonikoak. Lan honetan, horietako lau ezagutuko ditugu; lau herritarren bizitzetan sartuko gara, nor bere testuinguruan dagoela. Euskaraz bizi den jendea, edo euskarara hurbildu dena, masa homogeneoa izatetik urrun, kolore eta ñabardura ugariko multzoa da, eta aniztasun horren argazkia duzue dokumental hau. Hauek dira euskaldun BatZuk. Hemen dituzue euskararen lau aurpegi, beste askoren artean. Euskalduna izateko milaka modu daude, eta Maikak, Danik, Anderrek eta Elenak, zein bere hizkuntza-aberastasun eta kultura-aniztasunetik, euskararekin bat egiten dute. Haiekin batera, BATZUK gehiago gara.

 

Emanaldiaren aurretik, hitza hartuko dute Xabier Garmendia KORRIKAren Donostiako arduradunak, eta Hiru Damatxo ideien faktoriako Kepa Matxainek.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!