Hobaria ondasun higiezinen gaineko zergan, familia ugariaren titularrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 28a, 01:00

Zizurkilgo Udalak jakinarazi duenez, zergaren %50eko hobaria aplikatuko zaie familia ugariaren titulua izan eta baldintza hori justifika dezaketen subjektu pasiboei. Hobaria 100.000 euroko balio katastralera arte aplikatuko da. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • NAN eta indarrean dagoen familia ugariaren tituluaren fotokopiak.
  • Titularrak eta onuradunek ohiko bizilekuaz gain inolako higiezinik ez dutela adieraziko duen Foru Ogasunak emandako ziurtagiria.
  • 2016ko OHZren ordainagiriaren fotokopia.

Informazio gehiago, Udal bulegoetan edo honako telefono zenbakian: 943 691 012.

Eskaerak aurkezteko epea: Martxoak 15.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!