Udaberriko ikastaroak, Kultur Sailaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 28a, 01:00

Amasa-Villabonako Kultura Sailak udaberriko kultur ikastaro sorta antolatu du: Sendabelarrak, egurra torneatzea eta eskultura, kartoizko kaxen birziklapena, Udaberria platerean eta Serigrafia. Ikastaro guztietarako izena Kultur Sailaren bulegoan eman daiteke martxoaren 10etik 20ra, 09:00etatik 12:00etara:

Sendabelarrak

Irakaslea: Izaskun Gurrutxaga

28 orduko ikastaroa

Inguruan dauzkagun sendabelarrak ezagutu eta hainbat sendagai egiteko aukera izango da: jarabeak, infusioak, ukenduak, xaboiak…

Hasiera: martxoaren 21etik ekainaren 20ra

Noiz: asteartetan 18:30-20:30

Prezioa 65 € Villabonan erroldatutakoentzat

            80 € gainerako guztientzat

Hizkuntza: gehienbat euskaraz. (Euskaraz ez dakienak ere egin dezake ikastaroa)

 

Egurra torneatzea eta eskultura

Irakaslea: Xabier Amonarraiz

30 orduko ikastaroa

Egurrezko piezak tornuarekin lantzen ikastea, eta horren osagarri gisa, eskuzko beste tresna batzuekin eskulturaren hastapenak ikastea

Hasiera: martxoaren 29tik ekainaren 14ra

Noiz: asteazkenetan 17:30-20:30

Prezioa: 75 € Villabonan erroldatutakoentzat

            90 € gainerako guztientzat

Hizkuntza: gaztelaniaz

 

Kartoizko kaxen birziklapena

Irakaslea: Leyre Martin

30 orduko ikastaroa

Kartoizko kaxak oinarri hartuta, bigarren aukera bat emango zaie hainbat materiali (arropa erabilia, papera, kartoia…), eta objektu ugari egiten ikasiko da: liburu-kutxak, diru-zorroak, poltsak…

Hasiera: martxoaren 29tik ekainaren 14ra

Noiz: asteazkenetan 18:00-20:30

Prezioa: 75 € Villabonan erroldatutakoentzat

            90 € gainerako guztientzat

Hizkuntza: gehienbat euskaraz. (Euskaraz ez dakienak ere egin dezake ikastaroa).

 

Udaberria platerean

Irakasleak: Javi Rivero eta Eneko Amondarain

6 orduko ikastaroa

Udaberriko produktuak aitzakia, plater eta elaborazio ezberdinak prestatzea. Arreta berezia, udaberriak osasuntsu elikatzeko ematen digun aukerari jarria.

Hasiera: apirilak 25etik 26ra

Noiz: astearte eta asteazkenetan 19:00-22:00

Prezioa: 40 € Villabonan erroldatutakoentzat

            48 € gainerako guztientzat

Hizkuntza: gehienbat euskaraz. (Euskaraz ez dakienak ere egin dezake ikastaroa).

 

Serigrafia

Irakaslea: Virginia Ameztoy

12 orduko ikastaroa

Norberaren irudiak eta diseinuak (argazkiak, marrazkiak…) serigrafiatzen ikasiko da, hainbat euskarritan: oihalak, papera, egurra…

Hasiera: maiatzaren 2tik 23ra

Noiz: Asteartetan 18:30-21:30

Prezioa: 40 € Villabonan erroldatutakoentzat

            50 € gainerako guztientzat

Hizkuntza: gehienbat euskaraz. (Euskaraz ez dakienak ere egin dezake ikastaroa).

 

Ikastaro guztietarako Kultur Sailaren bulegoan eman behar da izena: martxoaren 10etik 20ra, 09:00etatik 12:00etara.

Nahi izanez gero, ikastaro bakoitzaren programa eska daiteke Kultura Saileko bulegoan.

Taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua osatzen ez bada, Udalak taldea bertan behera utz dezake.

Informazio gehiago: 943691655 / kultura@villabona.eus.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!