Tokiko hedabideen batzar nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 28a, 01:00

Tokikom Toki Komunikabideen Bateraguneak Ohiko Batzar Orokorra egin zuen astelehenean Eibarrren, 2016ko balantzea egin eta 2017ko lan ildoak finkatzeko asmoz. Tokikomek euskarazko 68 toki komunikabide batzen ditu, besteak beste, Aiurri, 28 Kanala, Kronika, Txintxarri edota Noaua.

Batzarrean Bizkaiko tokikoentzat erreferente argia den Durangaldeko Anboto astekariaren zuzendari Jone Guenetxea Arrindak hartu du gaur 2014tik Urko Aristik zuen TOKIKOMen presidente kargua. Guenetxeak “ilusioz eta gogotsu” hartu du bere ardura berria, presidentea Bizkaikoa izateak bertako erakundeekin harremanak estutu eta Gipuzkoan daudenen antzeko komunikazio kanal jarraiak irekitzea erraztuko duelakoan.

Tokikomeko bazkideek aukera aprobetxatu dute Urko Aristiri bihotzez eskertzeko azken urteotan presidente lanetan egindako ekarpena. 

Jone Guenetxea presidenteaz gain, honako hauek osatzen dute TOKIKOMen Administrazio Kontseilu berria:

  • Xabier Goienetxe (Aikor)
  • Aritz Martinez de Luna (Alea)
  • Jone Guenetxea (Anboto)
  • Gorka Zabaleta (Baleike)
  • Ainhoa Andonegi (Barren)
  • Iban Arantzabal (Goiena)
  • Jon Aldanondo (Infosare)
  • Anne Arbelaitz (Kronika)
  • Jasone Mendizabal (Topagunea)
  • Joxema Irigoien (Ttipi Ttapa)
  • Zuhaitz Olazabal (Pausumedia)

[Albistea: Tokikom]

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!