Aizkardiren 49. Ibilaldi neurtua, martxoaren 26an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 28a, 01:00

Aizkardi mendi taldeak 49. Mendi ibilaldia antolatu du martxoaren 26an. Gaurtik aurrera izango da izena emateko aukera www.aizkardi.com web orrian. Ibilaldiaren inguruko informazio zabala aurki daiteke bertan. Bi ibilaldi izango dira aurten ere:

  • 45 Kmko ibilaldia (Iraupen luzeko ibilaldien zirkuitorako baliagarria):  Villabona (61m) - Andatza (560m) - Oria-Lasarte (25m) - Santa Barbara (239m) - Hernani (45m) - Onddi (540m) - Adarra (814m) - Lapurtxulo (590m) - Leizaran ibaia (70m) - Villabona (61m).
  • 22 Kmko ibilaldia:  Villabona (61m) - Andatza (560m) - Juanasoro (330m) - Atxulondo (165m) -Belkoain (489m) - Basopeta (300 m) - Villabona (61m).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!