Saharako bandera, masta nagusiaren goialdean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 28a, 01:00

Atzo, otsailaren 27an, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zuteneko 41. urteurrena bete zen. Horregatik, Villabonako udalean egun osoan zehar Saharako bandera masta nagusiaren goialdean ipinita egon zen, “marokoar gobernuaren zapalkuntzari era baketsuan aurre egiten dion saharar herriari gure elkartasuna adierazteko eta, berez dagokion autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!