Parte hartze handiko eta liskarrik gabeko inauteriak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 28a, 01:00

Jaiak erabateko normaltasunean igaro direlako poza agertu du Andoaingo Udalak, eta jaiaren balorazioa egiteko deitu duten bilera irekira agertzeko deia luzatu dute. 

Balorazioa:

 “Ostegunean hasi eta igandera arte, festa izan da nagusi herriko kaleetan eta herritarren artean, eta hori oso poztekoa da. Azpimarratzekoa da izan den partaidetza handia; haur, heldu, edadetu eta gazte, guzti-guztiak batu dira festara, batez ere larunbateko karrozen desfilean. 22 konpartsek hartu zuten parte kalejiran, guztira 550 pertsona inguru. Urtetik urtera handituz doa partehartzaileen kopurua, eta poztekoa eta eskertzekoa izateaz gain, datozen urteetan ere kopuruak gora egitea espero dugu. 
Udal gobernuak, beraz, inauterien balorazio positiboa egiten du, baina herritarren ahotsa eta iritzia ere entzun nahiko luke; hortaz, Inauterien balorazio bilerara animatu nahi ditu herritarrak. Bilera martxoaren 6an ospatuko da, 19:00etan, Urigain kultur etxean".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!