Hitzarmena, Gurearen inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 28a, 01:00

Villabonako Udalak eta Jesusen Bihotza parrokiak hitzarmena sinatu dute gaur, Gurea zinema 15 urterako alokatzeko. Villabonako parrokia da egun Gurea zinema hartzen duen eraikinaren jabea eta, aurrerantzean, urteko 1500 euroko alokairua ordainduko du Udalak. Pedro Juan Uranga, Villabonako parrokoak, eta Maite Izagirre alkateak sinatu dute 15 urterako hitzarmena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!