Altzari azoka Iturben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 24a, 01:00

Iturbe eta Nei altzarietan egun hauetan ohikoa baino bisitari eta erosle gehiago jasotzen ari dira, %80ra bitarteko eskaintza bereziei esker.

Marisa Iturbe enpresako arduradunetakoa pozarren dago kanpaina bereziaren lehen egunetan hurbildu den jende kopuruarekin: “Aurreko asteburuan jende dexente hurbildu zen, bereziki larunbat eta igande goizean. Pozik gaude, bai. Donostialdetik etorri dira asko, eta bereziki Beterri-Buruntzakoak. Osagarriak diren elementuak, gauza txikiak, zapateroak,... denetik saltzen ari gara. Horrez gain, altzari eta ekoizpen handiak erosteko eskaintza oso onak ditugu”.

Iturben eta Nein eskaintza zabala aurki daiteke egun hauetan, kalitate eta prezioetan aukera handiarekin. Nei altzarietan, esaterako, ia zerbitzurik gabeko salmenta egiten da norberak montatzeko elementuak direlako. Iturben, berriz, zerbitzu eta laguntza guztia eskaintzen dute.

Igarategi Industrialdea, 70. Urnieta. 943 55 27 50.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!