Osteguna Gizena ospatu dute ikastetxeek

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 23a, 01:00

Andoaingo ikastetxeek hasiera eman diote aste buruan igandera arte luzatuko diren inauteriei. Mozorroek eta umoreak Andoaingo kaleak hartu dituzte, horrenbestez.

[Argazkiak]

La Salle-Berrozpe, Aita Larremendi Ikastola eta Ondarrretako ikasleak kalejiran ibili dira arratsalde partean, Gora kaletxiki txarangak eta dultzaineroek jarritako doinupean. Goikoplazan amaitu da kalejira, eta ondoren, gazteen artean horrenbesteko arrakasta izan ohi duen Beldurraren etxea ireki da Gazte lokalean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!