Ipuin kutsuko inauteriak Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 22a, 01:00

Poxta Zahar gazte taldeak, Salesiar ikastetxeak, Udalak eta beste zenbait elkartek inauteria girotuko dute, larunbat honetan. 

Egitaraua:

Mozorro festa
Otsailak 25, larunbata:

  • 12:00 Trikipoteoa Idiazabal kalean hasita.
  • 14:30 Bazkaria frontoian. Ondoren bertsolariak eta Lear taldea.
  • 16:00 Salesiarretatik jaitsiera San Joan plazara.
  • 16:30 Talde guztien topaketa plazan.
  • 16:45 Plazatik Idiazabal kalera desfilearen hasiera.
  • 18:00-20:30 Salesiarren jaialdia ikastetxean.
  • 20:00 Mozorro lehiaketa Zubitxo plazan.

 

Inauterizale ez direnek adi egon beharko dute. Idiazabal kalea arrataldetik gauera bitarte itxita egongo baita. Eta hori dela eta bus geltoki bakarra egingo da martxan, Denda Berri zaharren egoitzaren parekoa. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!