Inauteriak errespetuzko giroan igarotzeko eskaera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 22a, 01:00

Inauteriak normaltasunean eta ahalik eta ondoen igarotzeko deia egin du Andoaingo Udalak, jaietan erasoak tokiz kanpo daudela azpimarratuz.

“Andoaingo kaleak kolorez eta festaz betetzeko unea iritsi da. Hurrengo egunak, guztiok ondo pasatzeko egunak izango dira, beraz. Horregatik, festak normaltasunean eta ahalik eta ondoen igarotzeko deia egiten du Andoaingo Udalak. Euskal Herriko hainbat txokotan azken aldian gertatutako eraso sexistek tokirik ez dutela gogorarazi nahi du gobernu taldeak; ez jaietan, ezta egunerokoan ere. Hortaz, jaiak errespetuan oinarrituta igarotzeko deia egiten du Udalak.

Gogoratu Jai Batzordeak etxeetako balkoiak eta lehioak globoz eta koloretako oihalez apaintzera animatzen dituztela herritarrak”.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!