Formigalera eskiatzera, Gaztezuloren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 22a, 01:00

Eski irteera antolatu du Zizurkilgo Gaztezulok martxoaren 18rako. 1997-2008 urte bitartean jaiotako gazteei zuzendurik dago ekimena. Prezioa: 35 euro (eta 15’40 euro material alokairua), 60 euro zizurkildarrak ez diren gazteentzat. Izen emateak: Gaztezulon edo Udal Bulegoetan martxoaren 3a baino lehen. Eraman beharrekoa: Nortasun agiriaren fotokopia, Osakidetzako txartelaren kopia, gurasoen baimena sinatuta eta ordainketa egiteko dirua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!