Eskualdeko ikastetxeak Inauterietarako prest!

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 22a, 01:00

Inauteriak gainean dira eta eskualdeko ikastetxeetako kideak mozorro festarako prest daude. Ostegun Gizen edo Ostiral Mehe egunetan egingo dituzte emanaldiak. Herriz herriko egitarauak, jarraian:

Otsailak 23, OSTEGUN GIZENA

AMASA-VILLABONA

15:15 Zubimusu eta Fleming ikastetxeko kideen emanaldia plazan (eguraldi txarrarekin Olaederra kiroldegian) eta kalejira herriko kaleetan barrena. Haur eta gaztetxoentzako meriendaren ondoren, 17:30etan doako film emanaldia Gurea zineman.

ANDOAIN

15:15 Andoaingo ikastetxeetako kide guztiak elkarrekin kalejiran abiatuko dira Basterotik Gora Kaletxiki txarangak eta dultzaineroek lagunduta.

16:15 Dantza jaia Goikoplazan Gora Kaletxiki txaranga eta dultzaineroek lagunduta. (Eguraldi txarra egingo balu, Ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian).

Otsailak 24, OSTIRAL MEHE

ZIZURKIL

12:15 Kalejira Zizurkil goian San Millan eskolako kideen eskutik. Ondoren emanaldia frontoian.

15:30 Pagamuño plazan desfileari hasiera emango diote Pedro Mari Otaño, San Millan, Zubimusu ikastola eta Uliazpiko kideek. Herrian zehar ibili ondoren, plazan emanaldia eskainiko dute. Ondoren merienda. (Eguraldi txarrarekin Otañoko frontoian).

LARRAUL

15:15 Kalejira eskolatik abiatuta. Festaren amaiera, herriko plazan.

ADUNA

14:45 Maskaradaren irteera eskolatik.

ASTEASU

15:20 Maskaradaren irteera eskolatik. Kale Berrian barrikada eta emanaldia plazan. Ondoren merienda.


 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!