Aiurri aldizkariaren 489 zenbakia banatuko da bihar eta etzi

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 22a, 01:00

Aldizkariaren azken zenbakia inprentatik ateratzear da. Azken zenbaki horretan, besteak beste, martxoaren 1ean aurkeztuko den Xabier Lasa andoaindarrak idatzitako 'Joxinixio. Pizkunde zapuztua' liburuaren inguruan, elkarrizketa egin zaio idazleari. Ioritz Galarraga dantzari amasarraren ibilbidea ere luze zabalean ezagutzeko aukera izango da. Dantzaz konpainiaren baitan dantzari profesional gisa ari da egun. Gai-zerrenda osorik:

3 IRITZIA

Txomin Garmendia

4-6 ANDOAIN

Joxinixio Etxeberria. Pizkunde zapuztua

7 ZIZURKIL

Txapela eguna, martxoaren 11n

8-10 AMASA-VILLABONA

Ioritz Galarraga dantzariaren ibilbidea

11 AMASA-VILLABONA

Emakumeen pala taldea, indartsu eta gogotsu

12-13 ZIZUKIL

Gilbe elkartea, nekazariak nekazaritzatik bizi daitezen

14-15 ASTEASU

Patxi Arzamendi, herriko ondarea berreskuratuz

16-17 BETERRI-AIZTONDO

Emakume langileak, martxoaren 8aren bueltan

18-19 ZOZKETA / HAMABOSTEAN BEHIN

20-21 ZORION-AGURRAK / AGENDA

20 AZKENA

Eskulanak: Izaki tronpatuak

---------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Zizurkil: Ogi-zuri okindegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, KLIK BAKARRERA.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!