Herriartekoa

Hasiera bikaina Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 27a, 02:00

Otsailaren 17an jokatu zuten kanporaketako lehen saioa Amasa-Villabonako Am…ona eta Asteasu-Zizurkilgo Karidadeko Benta taldeek. Ezin hobeto ekin zioten txapelketari bi taldeek, garaipena lortuz:

Azpimarratzekoa izan zen, gainera, bi saioetan sortu zen giro beroa. Karidadeko Benta taldea Zarauzko Ran Rober Ran taldearen aurka aritu zen eta Am...ona, berriz, Mendaro-Deba-Muttrikuko Arnope taldearen aurka. Hernanin izango dute hurrengo saioa Am..ona taldekoek martxoaren 10ean, eta oñatiarren aurka aritu beharko dute Karidadeko Bentakoek, martxoaren 12an. Otsailaren 24an, bestalde, lehen saioa izango du Andoaingo Punttuka taldeak Itziarren, bertako bertso eskolaren aurka. Martxoaren 10ean herrian izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!