Zoru klausularen inguruko hitzaldia, Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 21a, 01:00

Gaur iluntzean eskainiko du hitzaldia Ainhoa Orrantiak. Besteak beste, Villabonako kontsumitzaileen bulegoko arduraduna da Ainhoa Orrantia, eta Tolosako Kultur etxean arituko da gaur, zoru klausularen inguruan. Iluntzeko 19:00etan hasiko da hitzaldia. Klausula zer den, non begiratu behar den, kaltetuek nora jo behar duten..., zalantzak argituko ditu Ainhoa Orrantiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!