Hiru gazte atxilotu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 20a, 01:00

Hiru lagun atxilotu ditu ertzaintzak gaur eguardian zehar Agustin Leitza Kaleko etxebizitza batean.

Hiru gazteak bart gauean Renfeko estazioaren inguruan gertatu zen erasoarekin zerikusia izan dezaketelakoan atzeman dituzte. Gogoratu behar da 22:00etan gizon batek labankada jasan zuela sabelaldean eta Donostiako ospitalera eraman behar izan zutela.

Barne saileko iturrien arabera, hiru gazteak ez dute irten nahi izan Agustin Leitzako etxebizitzatik, eta ertzaintzaren unitate bereziak sartu dira haiek atxilotzera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!