Ipuin kontaketa Plazida Otaño liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 20a, 01:00

Larunbatean egin zuten Ipuinaren Unibertsoa familian ekimeneko saioa. Saio berezia izan zen hilabete honetakoa ere. Haurrak hiru taldetan banatu zituzten, eta hiru gune ezberdinetan aritu ziren ipuinekin jolasean. Ipuinak entzuteaz gain, kontakizun berria asmatzeko aukera ere izan zuten txikiek. Zaku batetik jostailuak atera, eta ipuina asmatzen joan ziren guztien artean. Gustura pasa zuten larunbat goiza liburutegira hurbildu zirenek.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!