Sutean zauritutako herrikidea zendu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 20a, 01:00

Rafael Estevez Vazquez, Ama Kandida etorbidean urtarrilean 25ean gertatu zen sutearen ondorioz erredura larriak jasan zituen Andoaingo herritarra atzo hil zen Cruceseko ospitalean, bertan hiru astez ingresatuta egon ostean. 47 urte zituen, eta bi alaba zituen, Iraitz eta Aitziber. Bere arimaren aldeko hileta gaur larunbatean egin da San Martin parrokian.

Gogoratuko denez, sutea Bazkardo auzoko etxe batean piztu zen, eta Tomas Moreno Kubako herritarra bertan hilik suertatu zen. Rafael Estevez ere etxe horreetan bizi zen, eta lortu zuen onik irtetea kalera, baina pohartu zenean bere zakurra Naia barruan geratu zela, bera salbatzera sartu zen berriro etxean. Nonbait, bein barruan zela konortea galdu egin zuen; lurrera erori eta suteak gorputzeko atal ugaritan erredurak eragin zizkion. Suhiltzaileek nahiko larri atera ahal izan zuten. Bere anaia ere etxeko bizilaguna zen, eta intoxikazioa jasan zuen kea irentsi eta gero.

Sutea propio eragindakoa izan zela uste du ertzaintzak. Etxean bertan bizi zen pertsona bat jo zuen ertzaintzak susmagarritzat, eta handik egun batzuetara Tolosako komisaldegian bere burua aurkeztu zuen. Atxilotuta jarraitzen du geroztik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!