Kalderero txikien etorrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 17a, 01:00

Andoaingo kaleetan barrena dabiltza Andoaingo kalderero txikiak.

[Argazkiak]

Bihar helduen txanda izango da.

Larunbata:

Ontza otsailaren 18an
Kaldereroen konpartsak Ontza elkartea izango du abiapuntu otsailaren 18an, arratsaldeko 17:00etan hasita. Zahar egoitzan tradizio bihurtu den bisitatxoa egin ostean, Goikoplazara abiatuko dira bertan kanpaldia jartzeko asmoz. Udaletxean Udal agintariek harrera egingo diete eta Goikoplazan abesti sorta kantatu ostean, konpartsako kideek Zumea plazararako bidea hartuko dute, Kale Nagusian barrena.
Urtero legez Gora Kaletxiki txarangak jarriko dio doinua konpartsari. Antolatzaileek afaria prestatuko dute Ontzan gau horretan, eta bertan afaltzeko interesa duenak telefonoz deitu beharko du: 679 043 812 (Jexux). Bi taldeak, beraz, elkarlanean aritzeko prest agertu dira. Ondarretako gurasoek Andoaingo kaldereroen konpartsan parte hartuko dute. Eta bestalde, Gora Kaletxiki txarangak ikastetxeko konpartsari musika jarriko dio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!