Anari zuzenean Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 17a, 01:00

Ostiral honetan gaueko 21:30ean Anarik eta bere taldeak "Epilogo bat" disko berriena aurkeztuko dute Basteroko auditorioan. Euskal Herrian barrena diskoa aurkezten dabiltza eta gaurkoan, Olazabal baxu-jotzaileari eta Abrego bateria-jotzaileari sorterrian jotzea egokituko zaie. Sarrerak leihatilan edota Kutxabank bidez eros daitezke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!