Kaldereroen festa arratsaldean, Otañoko kideen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 17a, 01:00

Urtero bezala, Inauteriak iritsi aurretik, Kaldereroen festa egingo dute herriko kaleetan gaur arratsaldean Otaño eskolako kideek. Otañoko zuzendaritza batzordeko kideek igorritako oharra, jarraian:

Otsailak 17an, urtero bezala, arratsaldeko 15:15an hasita Pedro Mª Otañoko ikasle, irakasle eta gurasoek KALDERERO festa ospatuko dugu ohikoa den ibilbidea eginez, hau da: Eskolako parkingetik hasi eta Joxe Arregi plazaraino .

Ibilbide honetan 3 gunetan geldiuneak egingo ditugu, Azken portu plazan, Pagamuño plazan eta Bulandegi kalean, Kaldereroen abestiak abestu ahal izateko. Bidean megafoniaz lagunduta kaldereroen martxa joko dugu.  Ekintza Joxe Arregi plazan bukatuko da merienda batekin.

Animatu eta etorri gurekin inauteri hasiera ospatzera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!