Emakumezkoen pala txapelketa azkarra bihar, Bearzana pilotalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 17a, 01:00

Bihar, larunbata, Behar Zanako emakumeen arteko pala txapelketa azkarra jokatuko da Bearzana pilotalekuan. Txapelketaren antolatzailea, Behar Zana elkartea da eta bultzatzailea, Ane Maiza pala pilotari eta irakaslea, txapelketan parte hartuko duten pilotari batzurekin batera:

Guztira, 20 emakumek hartuko du parte eta baita adimen urritasuna duen gizonezko pilotari batek ere; goizeko 11:00tan hasiko da txapelketa eta 13:00ak arte pala partidak izango dira Bearzana frontoian. Behar Zana elkartean bazkalduko dute jokalariek eta 15:30etatik aurrera, final-erdiak eta finala jokatuko dira.
Antolatzaileek giro aparta ziurtatu dute otsailaren 18rako eta nahi duen oro txapelketa ikustera gonbidatu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!