Pilota partidak bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 17a, 01:00

Eskuz Binakako Promozio Txapelketako partida izango da ikusgai bihar, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. Jon Erasun zizurkildarrak profesional mailako lehen partida izango du herrian. Arteaga II-arekin bikote osatuta arituko da eta aurrean izango dituten Peña II eta Salaverri. Iluntzeko 20:00etan hasiko da pilota jaialdia, emakumeen paleta-gomako partidarekin.

Jaialdiari hasiera emateko, emakumeen paleta-gomako partida izango da gozagarri. Maila bikainean ari diren pilotarien lana izango da ikusgai: Leire Perurena-Miriam Arrillaga/ Janire San Sebastian-Itsaso Erasun ariko dira nor baino nor.

Jaialdirako sarrerak salgai egongo dira Zizurkilgo Egarri eta Iriarte tabernetan, 5 euroren truke. 16 urtez beherakoak doan sartu ahal izango dira. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak, lehiatilan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!