Inauterietako argazki lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 16a, 01:00

Herri mailako lehiaketa denez, Andoainen bizi edo lan egiten duten 14 urtetik gorako andoaindarrek parte hartu ahal izango dute. Saria bikaina da, 250 euroko saria dirutan.

Oinarriak:

Inauteriak gainean dira eta Andoaingo Udalak datorren urteko ospakizunak iragartzeko argazki lehiaketa deitu du. 
Lanak, paperean edo formatu digitalean, datorren martxoaren 6a baino lehen aurkeztu behar dira Bastero kulturgunean. Posta elektroniko bidez parte har daiteke kultura1@andoain.eus e-postara bidalita. Partaide bakoitzak, gehienez ere, 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!