Sei urtetik hirura jaitsi diote zigorra Nekane Txapartegiri

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 16a, 01:00

Espainiako estradizio eskaera bat tarteko, hamar hilabete daramatza preso Nekane Txapartegi Nieve asteasuarrak Zurich-ko (Suitza) espetxean, epaileen erabakiaren zain. Suitzan bizi zen azken urteetan eta bertan atxilotu zuten joan zen apirilean. 2007an, 18/98 auziko kide bezala zigortu zuten Nekane Txapartegi, Xaki atalean. Sei urte eta bederatzi hilabeteko kondena ezarri zioten. Atzo, Espainiako Auzitegi Gorenak jakinarazi zuenez, hiru urte eta sei hilabetera jaitsiko diote zigorra:

Aurrez, 1999 urtean bederatzi hilabetez egon zen preso eta tortura jasan izana salatu zuen. Duela gutxi Istanbulgo protokoa oinarrian hartuta, bi adituk berretsi egin dute salatutako tratu txarrak jaso zituela. 2016ko apirilean Suitzan atxilotu zuten eta bertan dago preso geroztik. Estradizioa ukatzeaz gain, asilo eskaera ere egin dio Txapartegik Suitzari, bereziki, 1999ko tortura salaketa oinarrian hartuta.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!