"Heriotzaren triangelua" dokumentala Basteron eskainiko dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 15a, 01:00

"Elkarbizitza lantzen" elkarbizitza eta bakearen inguruko zine-zikloaren bigarren emanaldia eskainiko dute ostegun honetan Basteron, iluntzeko 19:00etan hasita. Oraingo honetan "Heriotzaren triangelua" dokumentala eskainiko dute, Astigarraga eta Andoainen egindako zortzi erailketen kontakizunari buruzkoa.

 

Udalak azpimarratu nahi izan duenez, “Andoaingo udalean ordezkaritza duten alderdi guztien artean antolatutako zine zikloa da, eta bertan parte-hartzera herritar guztiak animatu nahi ditugu”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!