Herriartekoa

Karidadeko Benta taldearen lehen saioa, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Asteasu eta Zizurkilgo 'Karidadeko Benta' taldeak ostiralean jokatuko du Herriarteko bertsolari txapelketako kanporaketako lehen saioa. 'Ran Rober Ran' talde zarauztarra izango dute aurrean. Asteasuko Iturriondo jatetxean antolatutako bertso-afariak emango du lehiarako eta gozamenerako tartea. 21:00etan emango diote hasiera ekitaldiari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!