Villabonako kontsumitzaile bulegoa herritarrei irekia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 15a, 01:00

Amasa-Villabonako Udalak kontsumitzaile bulegoaren zerbitzua eskaintzen die herritarrei 2003tik. Eskualdeko beste herriekin batera partekatzen den zerbitzua da eta Tolosaldeko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa ekimenaren baitan sartzen da:

 

Doako zerbitzua da, eta aurretik hitzordua eskatuta, zuzeneko arreta pertsonalizatua eskaintzen du. Amasa-Villabonako edozein herritar joan daiteke bertara  kontsumo arloan arazo edo zalantzaren bat duenean eta kontsumitzaile edota azken erabiltzaile gisa (hau da, ondasunak erosi edota zerbitzuak erabiltzean azken erabiltzaile gisa egiten badu, eta ez ekoizpen, merkaturatze edo zerbitzuak eskaintzeko edozein prozesutan txertatzeko erosten edo erabiltzen baditu).

  

Betebeharrak eta zerbitzuak:

  • Informazioa eta aholkularitza
  • Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesak babestea
  • Prestakuntza
  • Kontsulta arreta
  • Gatazkan dauden aldeen arteko bitartekaritza
  • Kexen, salaketen eta erreklamazioen kudeaketa

 Tolosaldeko Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa

 Arduraduna: Ainhoa Orrantia

  • Helbidea: Villabonako Udala  Errebote Plaza z.g.
  • Telefonoa:   616 64 78 35
  • Posta elektronikoa: kontsumoa@tolosaldea.eus

Herritarrentzako harrera ordutegia:A Asteartea 09:00–13:00 eta 14:00–18:00

                                                          (aurrez hitzordua eskatuta behar da)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!