Go!azen ikuskizuna apirilaren 2an Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 15a, 01:00

Datorren otsailaren 18an salgai ipiniko dira Go!azen ikuskizuna ikusteko sarrerak, Basteroko lehiatilan edota Kutxabank bidez. Egun berean salgai ipiniko dira Pupu eta Lore ikuskizunerako eta Ruper Ordorikaren emanaldirako sarrerak ere.

Hitzorduak:

Apirilak 1, larunbata
17:00. 4 euro.
Pupu eta Lore, haizearen herrira
Pupu, Lore, eta aitona Manolo dira protagonistak hil berria den Imanol Urbietaren kantutegian oinarritutako saioan.

Apirilak 2, igandea.
17:00. 6 euro.
Go!azen ikuskizuna
ETB1eko telesailaren zuzeneko musikala. 

Apirilak 7, ostirala
21:30. 12 euro.
Ruper Ordorika
Kantari ezaguna diskoa aurkezten dabil Euskal Herrian barrena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!