Torturaren egia, itzaletik argira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 13a, 01:00

Joxe Arregiren heriotzaren urteurrena gogoan, 'Torturaren egia, itzaletik argira' ekitaldia egin zuten atzo Zizurkilen. Torturaz hil zuten Joxe Arregi zizurkildarra duela 36 urte eta bere kasua ez dela bakarra izan ekarri zuten atzo gogora. Musika, olerkia, dantza..., plazaratu zituzten torturaren egia azaleratzeko antolatutako ekitaldian. Tortura jasan duten guztien omenezko eskulturan kandelak utziz amaitu zen atzoko ekitaldi jendetsua.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!