Go!azen antzezlanaren Gureako laugarren emanaldirako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 13a, 01:00

Go!azen antzezlana sekulako arrakasta izaten ari da gazte eta helduagoen artean. Villabonako Gurea antzokian, martxoaren 4an, 16:00etan izango den laugarren emanaldirako sarrerak saltzen ari dira Amasa kafetegian. Interesa duenari azkar ibiltzeko deia luzatu diote antolatzaileek, aurreko hiru saioetarako sarrerak, jarri orduko agortu baitira:

Joan zen abendu amaieran, martxoaren 5ean, igandea, Villabonako Gurea antzokian iragarri zuten 17:00etako saiorako sarrerak berehalakoan saldu ziren eta jendearen erantzuna ikusita, 12:30etarako bigarren saioa antolatu zuten kultura saileko kideek. Bat-batean saldu ziren bigarren saiorako sarrera haiek ere. Baina jendea oraindik ere gogoz geratu dela ikusita, joan zen ostiralean, martxoaren 4an, larunbatean, 19:00etarako hirugarren saioa jarri zuten abian eta arrakastari jarraiki, segidan agortu ziren hirugarren saiorako sarrera guztiak ere. Eskaerari erantzunez, martxoaren 4an, laugarren emanaldia antolatzea erabaki dute kultur saileko kideek. 16:00etan izango da saio hori eta sarrerak, ohi denez, Amasa kafetegian eskura daitezke, 10 eurotan. Sarrerarik gabe geratu nahi ez duenari, azkar ibiltzeko deia luzatu diote antolatzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!