Euskal inauterien lau adierazpenak hitzaldia, asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 10a, 01:00

Inauteriak ate-joka eta maskaraden prestaketa lanetan buru-belarri ari diren honetan, Adunako kultur batzordeak Inauterien inguruko hitzaldia antolatu du. 'Euskal inauterien lau adierazpenak' hitzaldia hain zuzen; Edu Zabalak otsailaren 14an, datorren asteartean, 19:00etatik aurrera Adunako kultur aretoan eskainiko duena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!