Materia organikoaren bilketaren lehen balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 10a, 01:00

Andoaingo Udalak materia organikoaren bilketarako sistema berriaren lehen balorazioa egin du, eta lehen datuen arabera birziklaketa osoa %29,76tik %45,6ra igo da. Horri loturik, errefusa %23,25 jaitsi da. Materia organikoaren erabiltzaileak lehen lau hilabeteotan 2400 etxebizitza edo familia dira.

Udalak materia organikoa biltzen jarraitzeko kanpainan sakondu nahi du, etxez etxe eta baita merkataritza-ostalaritzan ere. Lehen helburuetakoa birziklatze tasa orokorra %60koa lortzea da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!