Munduaren kontra borrokatu zen gizon txiki baten historia. Benetan borrokatu ere , nor zen jakin nahian, berak esaten zuen bezala "zer egin dut nik egiten dudan guztia zikina izateko?" argitzeko ahaleginetan.
Urtain ikur gisa erabili zuten, marka gisa. Zezenaren marka zen, koñakarena, bi potro dituen Espainiarena, Francori hainbeste gustatzen zitzaion kastako Espainiarena. Eta gainera euskal herritarra zen!
Pobreziatik eta ezjakintasunetik ostiaka aterako zen ikur bat behar zuten... Eta aurkitu zuten! Politikariak eta prentsa bera goratzeaz arduratu ziren eta trapezioaren alde altuenean zegoenean, bakarrik utzi zuten, sarerik gabe. 1970ko hamarkadaren bukaera, trantsizioa. Nork bere opilari ikatza. Urtain jada ez zitzaion inori interesatzen. Alkohola, ahanztura eta baliabide falta arduratuko ziren gainerakoaz. Paradoxikoki, 1992ko Olinpiar jokoetan, Espainiako kirolak arrakasta lortu zuen garaian, Urtainek bere buruaz beste egin zuen. (Andrés Lima).
2010. urtean Animalario taldearen eskutik, eta Andrés Limaren zuzendaritzapean, MAX sarietan 12tik 9 sari eskuratu zituen antzezlana.
Aktoreak: Mikel Carton, Ainara Mendiola, Imanol Olasagasti, Jone Larrañaga, Jon Sarriegi, Jon Fernandez, Anuxka Etxeberria eta Iñaki Cid.
Argi diseinua: Javi Beristain.
Argazkiak: Estitxu Veintemillas.
Bideoa: Ana Saborido.
Itzulpena: Ainara Mendiola.
Zuzendaria: Joserra Fachado.