Goizeko 11:00tan, Tolosaldeko adar guztietatik bizikleta martxa jendetsua abiatuko da Tolosara. Kalejira izango da bertan, Alondegia plazaraino Bonberenea txarangarekin batera. Nahi duenak, bizikletak zaintzapean uzteko aukera izango du kultur etxeko areto nagusian. M19 ekitaldiaren aurkezpenaren ondoren, bazkari erraldoia izango da Alondegi plazan, karpen aterpean eta berogailuen goxotasunean. Umeentzat puzgarriak izango dira eta bazkalostean bertsolariak, trikitilariak eta DJ Bull, iluntzera arte.