Kirol jarduerak Salesiar ikastetxearen astean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 9a, 01:00

Astebeteko epean lehen mailako kirolariak hurbildu dira Salesiar ikastetxera, tartean Jokin Altuna pilotaria eta Richard Oribe igerilaria.
Jokin Altuna pilotaria izan zen Urnietako ikasleen galde- erantzunak erantzun zituen azken kirolaria. 

On Bosko herri krosaren hirugarren edizioa egin zuten igandean, Andoaingo, Urnietako eta Beterri-Buruntzako gainerako herrietako parte hartze handiarekin.
Astebeteko epean lehen mailako kirolariak hurbildu dira Salesiar ikastetxera, tartean Jokin Altuna pilotaria eta Richard Oribe igerilaria.
Jokin Altuna pilotaria izan zen Urnietako ikasleen galde- erantzunak erantzun zituen azken kirolaria. Amezketako pilotari gazteak bere ibilbide profesionalaren berri emateaz gain, hainbat bitxikeria azaldu zuen adi-adi zituen DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleen aurrean. Ikastetxetik aditzera eman zutenez, “edozein partida jokatzen duenean adina izerdi atera du gure ikasleek prestatutako galdeketa erantzuten”.
Richard Oribe Donostian jaiotako igerilari paralinpikoa kultur astearen hasieran izan zen  Javier De Aymerich entrenatzailearekin batera. Kirolari ezaguna eta maitea da, azken urteetan donostiar asko hari Donostia Eguneko Urrezko Danborra ematea eskatzen ari baitira.
Kirolari modura lortu duen palmaresa bikaina da. Atlantako paraolinpiar jokoetan (1996) urrezko hiru domina eta munduko bi errekor erdietsi zituen, eta zortzi urte geroago  Atenasko paraolinpiar jokoetan urrezko, zilarrezko eta brontzezko bana lortu zituen. 2006ko Europako Txapelketan, berriz, hiru urrezko domina lortu zituen. Munduko hainbat errekorren jabe ere bada. 2008ko Kirolari Onenaren Euskadi Saria jaso zuen.
Oriberen indarra eta kemena eredugarria da ikasleentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!